Depuis 48 ans !

 

L'enseignement en langue basque a débuté en 1966 à Cambo au sein de l'école St Marie. Une association de parents d'élèves KANBOKO IKASLEAK fut alors créée. Plus tard elle donnera naissance à Euskal Haziak .

C’est la raison pour laquelle le collège St Michel a développé depuis longtemps une filière bilingue basque français au sein des quatre niveaux avec 2 objectifs :

  • Atteindre le niveau B2 voire C1 du référentiel européen des langues afin d’être un locuteur complet et en s’enrichissant de tous les bienfaits d’un bilinguisme précoce.
  • S’approprier ce magnifique héritage linguistique et culturel millénaire pour que la langue basque soit une langue d’aujourd’hui au Pays basque.
  • C'est donc une filière bilingue de qualité qui est mise en place avec quatre années pour améliorer sa maîtrise de la langue au travers d'activités quotidiennes ou de projets divers. De la sixième à la 3ème, nous travaillons, apprenons et vivons la langue basque en parlant basque.

Aspaldiko saila San Mixel kolegioan.

Euskara 1966 ez geroz erakatsia da Kanbon. Santa Maria eskola ttipian hasi zen hortako muntatu zen Kanboko Ikasleak elkartea. Berantago Euskal Haziak sortuko duena.

Ez da beraz harritzeko San Mixel kolegioan aspalditik elebidun saila xutik emana izan dela.

Bi helburu dira:

  • Euskara mailean Europako mintzairen erreferentziko B2 mailerat heltzea kolegioa bururatzean.
  • Gure ondare miresgarriaren eskuratzea eta biziaraztea gaurko Euskal Herrian

Zato gurekin euskaraz ikasterat eta bizitzerat! Seigarrenetik hirugarrenerat, euskara eta euskaraz lan egin, ikasi eta bizi! Lau urte eguneroko jarduerekin edo proiektu ezberdinekin elebidun saila segitzeko  eta euskara hobetzeko. Elebidun bietan hobe!

 


Godilloak martxan

14-18 ko gerlaz.

 

Les élèves de 3ème 3 ont rencontré Marko, l'auteur de la bande dessinée "les godillots" qui évoque la 1ère guerre mondiale.

 

2014eko azaroko ostegun batez , Kanboko mediatekan , Marko “Les Godillots”-en marrazkilaria etorri da bere liburuak presentatzeko.

San Mixel-eko 3 garrenak , joan dira mediatekara , Marko aurkitzeko. Bere istorioak kondatu ditu eta ber aldian , bere abenturak kondatu ditu ere bai.

Gure galderei arrapostu eman du. Baita ere , lerakutsi du nola bere istorioak eraikitzen zituen.  Adibidez , lehenik marrazkiak egiten ditu eta gero istorioa idazten  ; edo , marrazkiak egiteko , nahiago du  jantziak berekin ukaitea , ikusteko oihala eta zoin efektu emaiten duen soinean. Berdin da ingurumenarentzat : lubakiak nahiago ditu errealki ikusi.

Anekdota batzu kondatu dizkie ikasle interesatuei . Hala nola, albuma baten bukaeran , ikasi zuen , bere  kreazioa , istorio erreal bat zela ! Idatzi zuen liburu bat nun belarri batzu moztuak izan diren soldaduei, eta egiazki horrelako ixtorioak izan zirela ikasi zuen ondotik!

Ahantzi gabe , erran digu , Frantziaren itzulia egiten duela bere liburuak presentatzeko.

Laster , Korsikarat joaten da eta lehenago , Verdun-eko hirian zen.

 

3.3 ko ikasleak

 


Joan den abendo hastapenenan, laugarren elebidunak egon dira hiru egunez Bizkaian.

 

Bizkaiko leku garrantzitsuenetatik batzu ikusi ahal ukan dituzte : Bilbo, Gernika, Lekeitio eta Durango. Museoak bisitatu dituzte : Guggenheim museoa Bilbon, Bakearen museoa Gernikan eta Lekeitioko itsasargia. Itsasuntziz ibili dira Bilboko Nerbioi ibaian, Zorotzaurre aldea arte, lehengo industrien eta portuaren ikusteko.  Oinez ere ibili dira Bilboko Alde Zaharrean , han joko pista bat antolatua baitzen. Horrez gain, azken egunean Durangoko azokan itzuli bat egin dute. Bidaia oso aberasgarria orduan, bai kultura mailan, bai historia mailan eta nolaz ez, Euskara mailan.

Les quatrièmes bilingues ont passé trois jours en Biscaye. Ils ont ainsi pu découvrir les principaux lieux culturels et historiques de cette province. Un voyage très enrichissant d’un point de vue pédagogique, culturel et linguistique.


 

IKASTEKO BESTE MANERA BAT :

Euskal Herriko Ihauteriak

 

6. elebidunak urtarrileko 13 eta 14,ez ohiko 2 eguneko ikastaldi ukan dugu. Aurten Euskal Herriko ihauterien ezagutzeko parada ukan dugu. Lehen egunean, Beñat Zintzo-Garmendiak Lantzeko eta Unanueko ihauteriak aurkeztu dizkigu, argazki diaporama ikusgarri batean oinarrituz, ahantzi gabe Lapurdikoa kaxkarrotekin. Zonbat ixtorio ikasi ditugun ! Iñaki Cerradari esker, buru haundien maskak, ihauterietako jantziak ikusi izan ahal ditugu. Biharamunean, pratikara pasa gira. Dantzan ari izan gira, lantzeko ihauteria, makil dantzak, martxak … Ihauteriko giroan arrunt sartuak ginen. Eta hala nun, gutariko bat joaldun jantziz beztitu dugun.

Ea gure herrietako ihauterietan nola mozorrotuko gira ?

 

En ce début d’année, les élèves bilingues de 6°3 ont vécu  2 journées bien particulières. Ils ont ainsi pu parfaire leurs connaissances sur le carnaval au Pays Basque, en profitant des interventions animées (photo, exposé, costumes, masques,danses …) de Beñat Zintzo-Garmendia et d’Iñaki Cerrada.  

 


 

Udazkenean, 5.eko ikasle elebidunak, 3 egunez Nafarroan ibilaldi bat egin dugu.

 

Urtean zehar DIZetan Erdi Aroari buruzko egin behar dugun lan ikerketa sakontzera joan gira.

Gure bidaia hasi dugu Orreagan. San Jakobe beilako bidean den hospitale hau hobekiago ezagutu dugu, joko pista bat eginez. Arratsaldean Iruñean ibili gira alde zaharrean, harresietatik pasatuz, katedralera heltzeko. Hau bisitatu ondotik Occidents erakusketaren ikusteko parada ukan dugu. Bururatzeko lehen egun hau Beireko aterpetxean Erdi Aroko afaria eta joko gaualdian parte hartu dugu.

Biharamunean, Oliteko gaztelu zoragarrian sartu gira. Nafarroako errege eta erreginen jauregi hunen gelak ikusi ditugu. Dorre diferentetan gora igo gira eta arratsaldean bisitatuko ginuen Uxueko herria mendixken gainean agertu zauku. Ikuspundu bikainak Nafartar eremu zabal horren ezagutza egiteko.

Bainan azken eguna iritsi da. Leireko monasterioko kripta eta elizako ataealdea aztertu eta Kanborat itzuli izan behar gira, pausaldi bat eginez jateko Irunberriko arroilan.

Kolegioan ikerketan hasteko prest gira !

 

Les élèves bilingues de 5°3 dans le cadre de leur IDAH concernant le Moyen Age, ont participé à un séjour de 3 jours en Navarre. Roncevaux sur le chemin de Saint Jacques de Compostelle, cathédrale de Pampelune, village-sanctuaire fortifié d’Ujué, château d’Olite et Monastère de Leire ont été ainsi visités. Itinéraires riches en découvertes et en connaissances, bénéfiques pour le travail de groupe que l’on est en train de réaliser au CDI afin de mieux connaître le Moyen Age.

 


 

MUSIKAZ GOZATU BESTE MANERA BATEZ

 

Aurten 3. elebidunak musikaren ezagutzera kolegiotik kanpo joan gira. Euskal kulturan oinarritua,  atzoko eta gaurko musika eta dantza nahasketen ikusgarri ohargarrietan entzule eta ikusle xutxuak izaiteko parada ukan dugu, eta baldintza hoberenetan. Eszena nazionalak eskaini programazioak lehen lehenik Baionako antzokira hurbil arazi gaitu.« Hautsa » ikuskizuna, testua, irudia, musika eta bideoa nahasirik eskaintzen duen  antzezlan berezi bat ikusi dugu. Bigarren ateraldia Donibane Lohitzunen izan da. Ken 7 eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren emanaldia entzun dugu. Euskal pop-rock talde baten eta orkestra sinfoniko baten lan bikainaz ongi gozatu dugu eguberri hilabetean. Orain otsaileko Oreka Tx-ren Herritmo lanaren zain gaude.

3 ateraldi hauek bai baliagarriak izanen direla urte bukaeran  Arteen Historiako azterketa gainditu beharko dugularik.

 

Année sous le signe de la musique pour les élèves bilingues de 3èmes dans le cadre de l’Histoire des Arts. En effet ils ont eu la possibilité d’aller assister à 3 spectacles de type différent (théâtre, musique, et danse) grâce à un partenariat avec la scène nationale. Après avoir vu la pièce " Hautsa"  au théâtre de Bayonne, ils ont été écouté le groupe rock basque Ken 7 et l’Orchestre Symphonique d’Euskadi. Soirée mémorable ! Nous avons également eu la chance d'aller voir le spectacle " Herritmo."  avec un plateau de choix ! Jugez en vous mêmes :  Jon Maya, Nerea Vesga, Nagore Indakoetxea, Urko Mitxelena (Kukai Dantza Konpainia), Noemi Viana, Ane Anza, danseurs / dantzariak Mikel Ugarte, Harkaitz Martínez de San Vicente, Mixel Ducau, Juan Jose Otxandorena, Iñigo Egia (Oreka TX), musiciens / musikariak  Thierry Biscary, Jamixel Bereau, Xan Errotabehere (Kalakan), voix & percussions / ahotsak & perkusioak !

 

Enaut Elorrietarekin izaitea zer ohorea !

Echange avec Zalla

Les élèves de 4ème 3 nous racontent leur échange avec les élèves de Zalla. Activités (rafting, sports basque,…), visites (Abbadia, Grottes de Sare, Guggenheim,…) et même un repas bertsu étaient au programme. Un échange très réussi de l’avis du plus grand nombre.

 

2015 eko urrian Zallako ikasleei idazten hasi ginen. Gehienek sare sozialetan elgarren ezagutza segitu dugu. Azkenean apirilaren 25ean gure zallako lagunen ezagutza egin dugu!

Bi egunez aktibitate eta bisitak egin ditugu elgarrekin alde batetik Lapurdi ezagutarazteko eta beste alde, harremana azkartzeko. Aratsetan korrespondanteek lo egin dute gure etxean, batzu elkartu dira herrietako plazetan, beste batzuk bisita batzu egin dituzte burasoekin.

Ur bizia Bidarrain:

 

Asteazkenean maletekin etorri gira kolegiorat : guri zen korrespondanteen etxera joaitea! Denek elgarrekin Bilbo bisitatu dugu : Artxandako parkea, Portugaleteko zubia , Guggenheim museoa … Azkenean Zallara hurbildu gira. Herriko etxean  auzapezak ongi etorria egin digu.

 

Ostegunean, gaua korespondanteen etxean pasatu ondoan, Balmasedarat  Joan gira. 8 kilometro egin ditugu oinez!  Herri bildua bisitatu ondoan Zallarat sartu gira eta ostatu batean bertso bazkari bat ukan dugu. Momento on bat pasatu dugu eta ainitz irri egin!

Ostiralean Zallako ikastetxean euskararen pesta zen. Lehenik lip dub bat grabatu dugu, ondotik dantzatu dugu eta gero euskal kirolak egin ditugu : pilota, dema harria, soka tira, lasterketa …  2etan nahi ez genuen momentua arribatu da : gure Zallako lagunak utzi ditugu.

 

Orokorki aste on bat pasatu dugu, lagun berriak egin eta aktibitate asko ere…  eta hori dena euskaraz !

Nafarroan gaindi. Les 5èmes III en Navarre

Les 5èmes III racontent le voyage d'études qu'il ont réalisé en Navarre.

NAFARROAKO BIDAIA

 Irailaren 30 etik urriaren 2 rat kolegioko 5.3ak Nafarroara joan dira. Bidaia honek 2 helburu bazituen : Erdi Aroa lantzea eta euskaraz mintzatzea.

Lehen egunean Orreagan gelditu gira. Leku hori Erdi Arotik beilarien pausalekua da. Eliza bat, klaustroa… bisitatu ditugu. Ondotik taldeka pista joko bat egin dugu. Batzuek hango gasna jastatu dute ere. Aratsaldean, Iruñearat joan gira. Iruñeako katedrala bisitatu dugu. Ikasi dugu Baionako katedralaz inspiratu zela eta ikusi dugu Occidens esposaketa. Hor ohartu gira erromataretatik orain arte zer gelditzen den, nola garatu den erlijioa . Iruñean denbora libre bat ukan ondoan Beirerat heldu gira. Afariko sorpresa bat ukan dugu Erdi Aroan bezala jan dugu . Ondotik gau jokoak egin ditugu kanpoan . Biharamunean Oliterat joan gira eta hango jauregi ederra eta haundia bisitatu dugu. Ulertu dugu ez zela gerla egiteko leku bat baina erregea eta erregina pausatzeko zela. Ondotik fitxa bat bete ondoan karriketan ibili gira eta gauzak erosi.  Beiren bazkaldu ondoan Uxuerat joan gira. Mendixka tontor baten gainean, herrixka gotortuan ibili gira. Hortik Pirineoak ikusten ditugu alde batetik eta bestetik Nafarro hegoaldea, Bardeekin. Eliza ttipia da bainan ainitz berezitasun baditu:gai erlijioak aparte mahats biltzea zizelkatua da,elizaren itzuli osoa egiten ahal da korridore aterpetu bati esker, barnean Karlos II ren bihotza gordetua da… Eguna bukatzeko gure fitxak bete ditugu. Ondotik edo mahatsa jastatzera edo jostatzera joan gira. Azken eguna, denbora txarrarekin abiatu gira Leireko monasteriorat. Lehenik kripta eder bat bisitatu dugu, San Birilaren leienda entzun aintzin. Eliza barnean organotik egin musika azkarra entzun dugu. Nafartar erregeen hilobia, kutxa bat ikusi dugu. Fraileak ez ditugu kurutzatu mundutik aparte bizi baitira. Beharrik gela bat prestatu daukute jateko, euria jauts ahala ari baitzen. Jokoak egin eta autobusa hartu dugu eta Kanbora itzuli gira.

Ibanetako lepoan Erroldan lekuko !

Orreagan

Oliten

Les 4èmes en Biscaye

Abendoaren 3-tik 5era : Laugarren elebidunak Bizkaian gaindi

Du 3 au 5 décembre : 4èmes bilingues en Biscaye

 

Abendoaren 5a asteazkena / Mercredi 5 décembre

Gernika

Nous avons visité le parlement de Biscaye et l’arbre de Gernika.

Asteazkenean Gernikako arbola ikusi dugu. Sinbolo bat da. Arbola horren ondoan, Erdi Aroa geroztik herrietako ordezkariak biltzen ziren legeak egiteko.

Gero, Parlamendua bisitatu dugu. Gaur egun legeak hor egiten dira Bizkaitarrendako, bilkurak eginez.

Azkenik, beirate haundi bat ikusi dugu, ondoko museoko gainalde guzian zen.

« Aitagurea » baleontzia

Mercredi nous avons visité le baleinier « Aitagurea » à Bermeo.

Aitagurea bale untzi  baten erreplika bat da, ez du sekuran balea arrantzatu. Dena egurrez egina izan da, barnean dena egin dute itsas untzi egiazko batean bezala.

Itsas untziaren gibelean bazen kapitainaren kabina. Azpian baziren bi kanoi eta oino azpian baziren abere biziak, bidaian zehar haragi freskoa ukaiteko hauek hilez, eta kupelak nun bazen sagararnoa, bidaia luzeetan ongi egoiten zelako. Itsasuntziaren aintzinean janaria prestatzen zuten.

Bisita hori untsa zen bainan euria hari zen azkarki…

 

Bakearen Museoa

Nous avons visité le Musée de la Paix à Guernika.

Museoan badira 3 zati desberdin, eta gure bisita ordena horretan egin dugu.

Lehen atala “zer da bakea ?” izendatua da.

Gidariak erakusti du munduan eta gure baitan diren bake guziak :

-janariak, familia, lagunak, espirituala...

Gero,bigarren zatia zen “Zer gertatu da apirilaren 26an, 1937ean ?”.

Simulazio bat egin dugu nun esplikatua den zer dena bonbardaketa eta nola pasatu zen Gernikan. Jakin dugu bakarrik Eliza Santa Maria egona dena xutik bonbardaketa eta gero. Ikusi dugu badirela bonba desberdinak.

Eta azkenik, hirugarren atala zen “zer da bakea egun ?”.

Hor, gehiago errana da Euskal Herriko egoera.

Museoan ukan ditugu sendimendu diferentak : emozio ainitz ukan dugu. Biziki untsa egina zen.

Pista jokoa Bilbon

Jeudi matin nous avons fait un jeu de piste à travers les rues de Bilbao

Ostegun goizean joko pista bat egin dugu...

Galderei eta enigmei erantzunez Bilbo zaharreko elementu nagusiak ikusi ditugu. Lehenik, Santiago katedrala ikusi dugu. Gero, 7 kaleak behar ziren atxeman. Merkaturat joan gira bestalde, eta Arriagan antzokira eta plaza berrira. Jende batzueri galdegin behar zen errezeta baten izena eta osagaiak eta argazki bat artzea kale baten izenarrekin... Ez zen errex! Batzuetan jendeak ez zuten nahi argazkia hartu. Ez zuten fixik errantzuten,beharba ez genuen ongi galdegiten... Baina azkenean denek lortu dugu!

Joko pista irringarria zen eta leku ainitz ikusi ditugu!!!

 

ITSAS UNTZIA

Nous avons pris un bateau qui nous a amenés au pont-suspendu de Portugalete le long de Ibai Zabal.

Itsas untzi zahar bat hartu dugu, ke ainitz botatzen zuen, hoztu gira... baina gauza asko ikusi dugu!

Bilbo zaharretik joan gira. Guggenheim museoa eta San Mames football zelaia ikusi ditugu. Barakoldotik pasatu gira. Bazterretan industri zaharrak, hetsiak baziren. Ikasi dugu ibaiaren ezkerraldean langileen etxeak eta eskuinaldean nagusien, aberatsen etxeak zirela. Azkenik itsas untzia Santurtzin gelditu da eta zubi-transbordadorea hartu dugu Portugaleten.

 

Guggenheim

Nous avons visité Guggenheim, un bâtiment à l’architecture étonnante, situé au bord de l’eau.

Guggenheim museoa bisitatu dugu. Ibai zabalen ondoan kokatua da. Arkitektura berezia da, kanpotik iduri du itsasuntzi bat.

Barnean, Richard Serrak asmatu ditu eskulturu inportante batzu , burdinez eraikiak dira. Ibili gira barnean. Zortzi obrak badira arlo honetan. Aurkitzen dira Guggenheim-eko gelo haundienean.

Bigarrenik, ikusi dugu filma ttiki bat, nun bazen neska bat dantzatzen ari . Berezia zen…

Azkenik, expozizio bat ikusi dugu, kubismoko eta faubismoko obrak erakusten dituenak,  Picasso eta Braqueen tinduak baziren adibidez.

Bukatzeko, tinduko seria bat ikusiu dugu, neska batzuen burua errepersenta ziren. New-York-eko artista batek egin ditu. Alex Katzek asmatu du tindu horiek.

Bisita untsa zen, ainitz gauza ikusi eta ikasi ditugu arteari buruz.

Durangoko azoka

Nous avons vu la foire aux livres et aux disques de Durango.

Durango azokarat joan dira. Lehena  1975 ean zen. Orain 100 argitaletxe eta diskoegiletik gora badira !

Ikasle ainitz baziren eta 10 :30 sartu gira. Galdetegi bati erantzunak atxemaiteko, erakuts mahaietako jendeei galderak pausatu ditugu. Liburuez gain, dvd eta cd ainitz baziren,  denak euskaraz.  Euskal  artistak baziren  (Gatibu,Berri Txarrak, Sutagar…).

Merkatuaren ondoan jan dugu, xalbador ikastetxeko ikasleak  baziren ere . Arratsaldean berriz joan gira azokarat, kontzertu bat bazen eta Iban telebistan pasatu da...

Egonaldiko aterbea : AKELARRE ATERPETXEA

Guk aipatuko dizuegu akelarre aterpetxea

Heldu girelarik, ganbarak eta dutxa haudiak deskubritu dugu, ongi apaindua zen, koloretua (gorria, beltza, grisa…). Baziren 2 ganbara mutikoentzat eta 1 neskeentzat. Aktibitateak eta gero, lana pixkat egin dugu serioski. Afaria biziki ona zen eta afaria eta gero denbora libroa baginuen dutxatzeko, mintzatzeko… Giro biziki ona zen, irri egin dugu, eta gero oherat!

L’ambiance à l’auberge était super et le repas était très bon.

 

Les 5èmes bascophones en Navarre

Nafarroa

5.3 en bidaia Nafarroan

LEs élèves de 5ème 3 à la découverte de la Navarre

 Urriraen 6an tirrinta jo eta elkartzen gira : Nafarrorat abian gira.

Bidaia laburra iduritzen zauku kantatuz pasatzen baitugu. Ibañetako lepoan,Orreagako guduaren oroitarria ikusteko gelditzen gira. Biziki hotz egiten du. Fite berritz igotzen gira autobusera monasterioari buruz joaiteko.

Han, elizaren ondoan Santxo Azkarraren hilobia ikusi dugu.

Arratsaldean, Iruñeko katedralaren ezagutza egiten dugu. Alde zaharrean gaindi ibilki gira Erdi Aroko etxe zaharrenak atxemaiteko eta harresietatik paisaieaz gozatzeko. Gauean Beireko aterpetxerat sartu gira.

Biharamunean, goizean, Oliteko gaztelua eta herria ezagutu  ditugu. Dorreetatik gora Nafarroaren zabaltasunaz ohartu gira. Gaztelu jauregi horri esker ulertu izan ahal dugu nolako bizia zaramaten errege eta erreginek.

Arratsaldean, Uxuerat joaiten gira. Erdi Aroko herri ttipi hortan eliza gotortu haundi bat bada. Zizelkadurak landu ditugu, informazio bilan jakiteko nola bizi diren jendeak garai hartan.

Azken egunean, Leireko Monasterioa bisitatzen dugu. Eraikuntza hau mendi baten maldan egina da, leku ikusgarri batean. Fraileak aldiz ez ditugu ikusi mundutik aparte bizi baitira. Bazkaldu eta Kanbora sartzen gira oroitzapen eder batekin. Bidaia hori Amestoy, Salaberry eta Etcheverry andereekin pasatu dugu.

                                                                 Ana Elisabelar, Maia Darraidou eta Maika Lekuona 

Lundi, nous arrivons au collège avec nos belles valises. Dès que la sonnerie retentit,  nous nous précipitons  au bus.

Après 45 minutes de voyage, nous nous sommes arrêtés au col d’Ibaneta, devant une pierre qui commémorait  la guerre entre Charlemagne et les Basques et  avons poursuivi notre  route jusqu’à  Orreaga (Rocevaux) où  nous avons visité le monastère. Après le pique-nique, nous avons repris notre car en direction de Pampelune. Nous avons visité la ville de Pampelune et sa cathédrale  et nous avons eu un petit temps  libre.

Nous nous rendons ensuite à notre logement, à Beire et nous découvrons nos chambres. Nous avons joué puis dormi.

Le lendemain matin, nous avons visité le village et le château d’Olite  puis nous sommes rentrés déjeuner au gîte.  L’après-midi, direction Ujué pour visiter ce village médiéval.

 Au retour, surprise !  on nous avait préparé un repas comme au Moyen-âge, puis nous avons joué à la force Basque.

Dernier matin difficile, dernier petit déjeuner ! Nous avons bouclé nos valises. Embarquement  dans le bus pour notre dernière visite, le monastère de Leire. Un dernier arrêt aux gorges de Lumbier puis nous somme rentrés à Cambo.

Margaux, Audrey,Iduzki.

Notre voyage en photos.

Liste de rentrée

- Fournitures 6èmes

Nos Actualités

RENTREE 2017 : le lundi 4 septembre pour les 6èmes et le mardi 5 septembre pour les autres classes.

REMISE DES PACKS FOURNITURES le vendredi 25 août de 17h à 18h

Contactez-nous au

05 59 29 70 60

 

Du lundi au vendredi

De 8h30 à 17h30

Nous contacter


 

 Une lipdub pour découvrir le collège

Agenda


Nuage de mots

Lecteur flash ou javascript absent.
Retour en haut